Gogoan dut gurasoen Konika zaharraren pisua, neure bizitzaren norabidea aukeratzeko orduan. Paradoxikoki pisu horrek dudak arindu baino ez zituen egin, neure burua institutoko laborategian, rebeladore eta fixatzaile artean murgiltzera eraman ninduelarik.

Arte Ederretan lizentziatu nintzen, analogiko eta digitalaren arteko transizio hortan, oinarri aberasgarri bat sortuz. Unibertsitate garai hontako azken urte hontan Bilboko Guggenheim museoan aritu nintzen argazkilari asistente bezala, eta praktikak amaitzean, Bartzelonara bideratu nintzen ikasketak aberastera, moda, erretratu eta prentsa inguruko argazkilaritza kurtso profesional batzuk burutuz.

Laguntzaile gisa beste urrats labur batzuk eman ostean, neure kabuz aritzeko ordua zela iruditu zitzaidan, eta izen propiodun estudio bat ireki nuen Eibarren, hasiera batean eskuetan kamara bat jarriz dudak arindu zizkidaten, eta oraindik hortan jarduten duten hoien laguntza gabe sinestezina iruditzen zaidan abentura bat izanik.

Bada garai zailak direla dioenik, gustatzen zaidana hau dela eta zuek denok neure bisoretik begiratu eta partekatzea posible dela demostratzeko arrazaio nahikoa dela deritzot nik.

Copyright © - 2017 - Josu Torrealday. All rights reserved - Web-a Kudeatu